Xabier Lete, 10 urte utzi gintuenetik

Published: Nov. 30, 2020, 11:32 a.m.

Xabier Lete poeta eta kantari oiartzuarraren heriotzaren 10. urteurrena beteko da abenduaren 4an, eta haren memoria omentzeko eta egin zuen lanaren transmisioa bultzatzeko, ekimen egitarau sorta antolatu dute Oiartzungo Udalean. Azaroaren 20an hasi ziren ekintzekin eta abenduaren 10era arte luzatuko dira. Gipuzkoako Kale Nagusian omenaldiari buruz hitz egin dugu Josune Cousillasekin, Oiatzungo Kultura zinegotziarekin.