Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Published: Dec. 9, 2020, 11:57 a.m.

Etxepare Euskal Institutuak hamar urte daramatza euskara eta euskal kultura Euskal Herritik haratago hedatzen. Gaur, abenduak 9, egun berezia da institutuarentzat, hain zuzen ere, hamargarren urteurrena ospatzen dutelako Tabakaleran. Bertan, Etxeparen eragile diren hainbat pertsona omenduko dira eta istorioak banatuko dira. Gipuzkoako Kale Nagusian, Irene Larrazarekin egon gara, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin.