Biriketako minbizia ekiditeko gakoa erretzeari uztea da

Published: Feb. 1, 2021, 11:33 a.m.

Otsailaren 4an izango da minbiziaren nazioarteko eguna. Minbizien artean, Gipuzkoan, biriketakoa da pertsona gehien pairatzen duena eta, horregatik, Gipuzkoako Kale Nagusian honi buruz hitz egin dugu. Batetik, José Miguel izquierdo, kirurgialari torazikoarekin egon gara, berak Poliklinika Gipuzkoako lan talde anitzarekin programa bat garatu duelako biriketako minbiziaren detekzioa azkarragoa izateko eta kaltea murrizteko. Bestetik, Maider Sierrarekin hitz egin dugu, AECC Gipuzkoako prebentzio arduradunarekin, AECCn antolatzen dituzten erretzeari uzteko ikastarioei buruz.