Ameztiak itzuli dira Jaizkibelera

Published: Feb. 1, 2021, 11:43 a.m.

Ameztiak haritzen familiako zuhaitzak dira, Jaizkibel mendiko berezkoak, baina, iraganeko industria eta suteengatik asko murriztu zen kopurua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak pinuak landatu zituen haien ordez Jaizkibeleko higadura murrizteko. Orain, Lezoko Udalak, Aldundiarekin batera, ameztiak berreskuratu nahi ditu eta birlandaketa prozesu bat hasi dute. Honi buruz hitz egin dugu Leire Betetarekin, Lezoko Udaleko ingurumen teknikariarekin.