Zupiria M8ri buruz: "Gobernuak gogorarazten du ahalik eta zuhurtasun, arreta eta zorroztasun handiena izan behar dela agindutako osasun-neurriak betetzean, osasun kolektiboa zaintzeko"

Published: March 2, 2021, 1:12 p.m.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du ezin duela biltzeko oinarrizko eskubidea mugatzen duen inolako neurri murriztailerik hartu, baina osasunaren egoera kritiko honek zuhurtasun eta zorroztasun handia eskatzen duela M8-an osasun-neurriak betetzeari dagokionean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Olatz Garamendi, Gotzone Sagardui, Beatriz Artolazabal eta Javier Hurtado sailburuekin batera.