Zupiria: "Ez dirudi hau unerik egokiena denik jendea futbol-topaketa batera gonbidatzeko, herritarrei San Josen eta Aste Santuan zainketak zorroztea eskatzen ari garenean"

Published: March 17, 2021, 2:21 p.m.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Lehendakariak Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin izandako bilerak baloratzeko agerraldian, Errege Kopako finalak jendaurrean jokatzeko aukera aztertzeko biharko deitutako bilera ere izan du hizpide.