Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakunderen aurtengo martxoaren 8ko kanpainak

Published: Feb. 24, 2021, 10:11 a.m.

"Nork zaintzen du?" galderaren bitartez kanpainak gogoeta bultzatu nahi du bizitzari eusteko zaintzak duen funtsezko garrantziari buruz. Gizonek eta emakumeek, sektore publikoak eta pribatuak, erantzunkide izan behar dute gaur egun nagusiki emakumeek egiten dituzten lanetan. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpaina. Kanpainaren leloa da "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna" eta zaintza-lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du: emakume eta gizonen artean eta baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere.