Tuesta Bakeryk 2 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu ogia eta opilak egiteko bere lau ekoizpen-lerroak martxan jartzeko Gaubean

Published: Jan. 14, 2021, 11:22 a.m.

Arantxa Tapia Tuesta Bakery enpresan, bisitan, enpresak jarduerari berriro ekin ondoren Eusko Jaurlaritzak landa ingurunen enpresa jarduerak bultzatzeko laguntzak indartu ditu, eta Erein eta Leader deialdiak aurreratu ditu, 14,8 milioi eurorekin Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, Tuesta Bakery enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresak 2019an itxi zen Horno de Tuesta enpresaren lekukoa hartu du ogiaren eta okintzako eta gozogintzako produktu freskoen fabrikazioaren sektorean. Jardunaldian parte hartu dute, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Orozek eta, enpresaren ordezkari gisa, Luis Fernandezek, Alberto Sasigainek eta Diego Javier Morenok.