Tapiaren balorazioa brexit-ari buruz

Published: Dec. 21, 2020, 6:24 p.m.

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak brexit-aren ondorioz euskal enpresa-sarean sortzen ari den egoera baloratu du. Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza enpresa guztiak artatzen ari da, batez ere txikienak, prest egon daitezen: "Gutxieneko batzuk lortzea espero dugu, ateratzen edo sartzen diren merkantziekin kaosa egon ez dadin. Prest gaude, eta gure enpresak prest daude ."