Sailburuak adierazi du presio asistentzialak gora egiten jarraituko duela, eta prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea eskatu du

Published: Feb. 1, 2021, 8:59 a.m.

Gotzone Sagarduik dio, gaur inoiz baino gehiago, Euskadiko txertaketa-estrategia egokia dela Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Onda Vascako "Euskadi Hoy" saioan, eta, bertan, osasun egoera kezkagarria dela esan du. "Asteak dira kutsatze eta ospitaleratze datuak altuak direla, eta horrek otsail bizia aurreikusten du", gaineratu du. Hala ere, egoera zailean egon arren, osasun sistemak erreakzionatzeko gaitasuna duela ziurtatu du. Sagardui sailburuak azaldu duenez, Osakidetzak sarean lan egiten du, zentro batzuek beste batzuei lagunduz, eta horrek bermatzen du covid eta covid ez diren pazienteak artatzen jarraitzea. Egungo osasun egoeraren aurrean, prebentzio neurriak betetzen jarraitzea eskatu du Osasun sailburuak, gure esku dagoelako egoera hobetzea.