Pedro Azpiazu: "Osasun arloan behar diren baliabide guztiak jarriko dira egoera honetatik ateratzeko"

Published: Jan. 20, 2021, 9:18 a.m.

Ekonomia eta Ogasun sailburu, Pedro Azpiazu, elkarrizketatu dute, gaur goizean, Herri Irratiko “Egun on Bizkaia” saioan. Azpiazu sailburuak, 2021erako aurrekontuei dagokienez, adierazi du Gobernuak ahalegin handia egin duela, diru-bilketaren beherakada zorrarekin konpentsatuz. "Ez dugu baliabiderik urritu. Hala ere, gure zorra Estatuko baxuena da, gure kontuak saneatuta zeudelako ", gaineratu du. Gainera, gehien handitzen den partida Osasunekoa dela azaldu du. "Osasun arloan behar diren baliabide guztiak jarriko dira egoera honetatik ateratzeko", azpimarratu du.