Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren adierazpena EH BILDUren proposamenari erantzunez

Published: Jan. 14, 2021, 12:53 p.m.

EUSKO JAURLARITZAK BAZTERTU EGIN DU EH BILDUK AURKEZTU DUEN ESKAINTZA, EZ DUELAKO NEGOZIATZEKO BENETAKO TARTERIK UZTEN Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Legebiltzarreko EH-Bildu taldeari jakinarazi ondoren, Eusko Jaurlaritzak ez duela koalizioaren proposamena onartzen jakinarazi du; izan ere, zuzenketa ekonomikoen bitartez aurrekontuan planteatutako politika publiko batzuk hobetu daitezkeela alde batera utzita, proposatzen den eskaintza sozio-ekonomiko integralak eta ekitaldi politiko integralak ez dute ekitaldi honetan elkarrizketa modu serioan jarraitzeko negoziaziorako benetako tarterik uzten, eta ez dute hobekuntza eta onura sozialik ekartzen. Eta, horrez gain, proposamenak ez du oposizioko alderdi batek 2021eko kontuei dagokienez izan behar duen zeregina ulertzeko errealismo politiko-ekonomiko nahikorik.