Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun Sailburuak adierazi duenez, "Next Generation EU" mugarri historikoa izan behar da Europako eraikuntzan

Published: Feb. 26, 2021, 1:34 p.m.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburuak amaiera eman dio gaur "egoera ekonomikoa eta enpresa-aukerak Euskadin" izenburupean Bilboko Euskalduna Jauregian egin den jardunaldiari, Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak (APD) antolatuta. Bertan, egungo egoera ekonomikoa eta egungo testuinguruaren ziurgabetasunaren pean espero daitezkeen enpresa-aurreikuspenak azaldu dira.