Pedro Azpiazu: "180 milioi euroak bultzada handia izango dira eskualdeentzat eta euskal ekonomiarentzat"

Published: March 11, 2021, 8:45 a.m.

Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazuri elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Bizkaia Irratiko “Goizeko izarretan” saioan. Bertan, zuzentzen duen sailari buruzko hainbat gai errepasatu ditu. Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomia eta Ogasun sailburuak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak atzo abian jarri zuen 180 milioi euro baino gehiagoko plan bereziak "bultzada handia" emango diela eskualdeei eta euskal ekonomiari. Gainera, babestuko diren proiektuak Legebiltzarrean landuta daudela zehaztu du.