Osasun-zentro berria Aieten, Donostiako 12.500 herritar baino gehiagoren osasun-arreta hobetzeko

Published: Jan. 15, 2021, 1:47 p.m.

5,15 milioi euroko inbertsioa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak osasun-zentro berria bisitatu du; haren bidez, Osakidetzaren irisgarritasuna hobetuko da eremu horretan eta Lehen Mailako Arreta eta Osasun Mentaleko sarea sendotu egingo dira Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur, Aieteko osasun-zentro berria bisitatu du, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuarekin, Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari Nagusiarekin, Itziar Pérez Donostialdea ESIko Kudeatzailearekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera.