Osasun Sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (2021-02-24)

Published: Feb. 24, 2021, 3:05 p.m.

Osasun Sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, astero bezala, Euskadiko pandemiaren egoeraren berri emateko. Gotzone Sagardui Sailburuak esan du birusak atzera egiten jarraitzen duela, baina beherakada moteltzen ari dela ohartarazi du. Horretarako, zenbait adierazletan oinarritu da, besteak beste: tasen arrazoia, oinarrizko ugalketa-indizea edo osasun-sarearen okupazioa. “Erne jarraitu behar dugu, eta birusarekin bizitzen ikasten jarraitu”, esan du.