Osakidetzaren bularreko minbizia goiz detektatzeko programak 25 urte bete ditu

Published: Dec. 21, 2020, 6:24 p.m.

Gaur arte, 2 milioi mamografia egin dira, eta 10.300 minbizi detektatu dira; gehienak, aldi goiztiarretan   Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 25 urte bete ditu gaur. Gaur arte, 2 milioi mamografia baino gehiago egin dira, eta, haien bidez, 10.300 minbizi baino gehiago detektatu dira Euskadin, gehienak aldi goiztiarretan. Egin den azken gogobetetasun-inkestaren datuen arabera, ia emakume parte-hartzaile guztiek uste dute programa beharrezkoa dela eta, kasu askotan, bularreko minbizia lehen faseetan detektatzeko balio duela.