Osakidetzak hezkuntza-kolektiboko 11.600 pertsonari eskaini die txertaketa-hitzordua webgunearen lehen hiru orduetan

Published: March 10, 2021, 1:29 p.m.

Gaur goizean Osakidetzaren webgunera sartu diren 1.717 pertsonak Astra Zenecaren txertoa jasoko dute gaur bertan   Osasuneko sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean pandemiaren bilakaerari buruzko informazioa emateko. Bere hitzaldian jakitera eman duenez, gaur goizean hasi da Hezkuntza Publikoko eta itunpeko hezkuntzako langileek Astra Zenecarekin txertoa jartzeko hitzordua Osakidetzaren webgunean.