Osakidetzak Covid-19-aren aurkako txertaketa hasi du adineko pertsonen kolektiboan

Published: Feb. 19, 2021, 12:23 p.m.

100 urtetik gorako 1.800 pertsonei dei egingo die, datorren astean hitzordua eskaintzeko 25 txertaketa-guneetako batean   Osasun Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du, txertaketa “Txertatu zaitez – Babestu nazazu” ideiarekiko ekintza solidarioa dela ohartarazteko Euskadik COVID-19aren aurkako txertaketa-prozesuarekin jarraitzen du, eta dagoeneko 113.000 dosi eman ditu. Aste honetan, egoitzen kolektiboa immunizatzen jarraitu da eta Osakidetzako eta sare pribatuko osasun-profesionalen artean dosiak eman dira, baita funtsezkotzat jotzen diren langileen artean ere: asteazkenean, 55 urtetik beherako ertzainen txertaketari ekin zitzaion (55 urtekoak barne), eta gaur, berriz, profesionalen txertaketa hastekoa da eguneko zentro batzuetan.