Lehendakariordeak ZainLab aurkeztu du, adinekoak zaintzeko arloan lan-merkatu profesionalizatua sortzen laguntzeko proiektua

Published: March 17, 2021, 10:33 a.m.

Zahartzea, gizarte aurreratu baten zeinua, kalitatezko enplegu profesionalerako aukera da Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburu eta lehendakariordeak ZainLab proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu horrek, lankidetzan eta koordinazioan oinarrituta, datozen urteetan adinekoen zaintzan garatuko diren enplegu-aukera erraldoiak identifikatu, aurreikusi eta sustatu nahi ditu. Horretarako, enplegu hori kalitatezkoa izan dadin behar diren lanbide-profilak prestatu nahi ditu, eta sektoreko erronka berriei aurre egingo dieten enpresa-ekimenak sustatu.