Lehendakariordeak Reactívate programa aurkeztu du, gazteei ikasteko eta enplegua sortzeko aukera emateko

Published: March 10, 2021, 10:40 a.m.

Lan eta Enplegu Saila eta Novia Salcedo Fundazioa elkarlanean ari dira pandemiaren krisia intentsitate handiz pairatu duen biztanleria-sektore batean kalitatezko enplegua sustatzeko proiektu batean Lan eta Enplegu Sailak 13 milioi euro bideratuko ditu aurten gazteentzako enplegu-proiektuetara. Horietako batek, Reactivate programak, milioi bat euro izango ditu enpresak eta gazteak elkartzeko, esperientzia profesionala izan dezaten. Novia Salcedo Fundazioaren bidez (lau hamarkada daramatza gazteak eta enpresak konektatzen), aurten berrehun gaztek lan-merkatuan sartzeko falta zaien esperientzia profesionala eskuratzea erraztuko da. Ekimen hau gaur aurkeztu da Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan.