Lehendakariordeak nabarmendu du gizarte-eragileek zeregin garrantzitsua dutela politika publikoetan Lanbide eraldatzeko eta kalitatezko enplegua sustatzeko

Published: Feb. 24, 2021, 2:04 p.m.

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak Lanbideko Administrazio Kontseiluan eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartzen duten gizarte-eragileek Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa eraldatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko politikak adosteko duten zeregina azpimarratu du, eta Espainiako eta Euskadiko gobernuek egungo krisian eskaintzen dituzten irtenbideak aipatu ditu.