Lehendakariordeak egonkortasuna eta desberdinen arteko akordioa aldarrikatu ditu, soldata-arrakalaren aurka ere borrokatzeko

Published: Feb. 19, 2021, 11:59 a.m.

Soldata Berdintasunaren Europako Eguna dela eta, Mendiak emakumeen ekintzailetza eta lidergoari laguntzeko neurriak eta soldata-arrakalari buruzko kongresu bat iragarri ditu Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak egonkortasun politikoa eta herritar guztien zerbitzura dauden ezberdinen arteko akordioa aldarrikatu ditu ostiralean, soldata-arrakalari aurre egiteko funtsezko faktore gisa. Zeregin horretan, emakumeen ekintzailetza eta lidergoa babesteko ekimen berriak iragarri ditu, baita kongresu espezifiko bat ere, besteak beste.