Lehendakariak positiboki baloratu ditu alderdi politikoekin izandako topaketak, eta adierazi du talde politikoek interesa dutela Jaurlaritzak, gehiengo absolutua duen arren, aliantza eta akordio berriak izan ditzan

Published: March 17, 2021, 1:58 p.m.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariekin izan dituen lan-bilerak baloratu ditu Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, lehendakariak hurbilketa- eta lankidetza-giroa sortzeko duen borondatea ez da bilera horiekin hasten edo amaitzen; aitzitik, borondate horri eutsiko zaio, pandemiak euskal gizarteari eragiten dizkion zailtasunen, ziurgabetasunaren eta beharren gaiarekin bat datorren jarrera delako. "Gobernuak entzuten jarraituko du, eta oposizioko taldeei erantzungo die. Lankidetza eraikitzailerako ateak zabalik jarraituko du”, gaineratu du.