Lehendakariak "Pandemiaren urtebeteko Memoria" aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzak aldi horretan egindako kudeaketari buruzko txostena

Published: March 12, 2021, 11:30 a.m.

Lehendakariak Nueva Sibol enpresa bisitatu du, norbera babesteko ekipamenduak fabrikatu eta banatzen ditu COVID-19ren ondorioz babes-materialaren eskaria gero eta handiagoa zenez, enpresak FFP2 eta FFP3 motako maskara autoiragazleak ekoizteko lerro berri bat jarri zuen abian Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak prest daukala krisi ekonomikoari erantzuteko egitasmoa Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Nueva Sibol enpresaren FFP2 eta FFP3 motako maskara autoiragazleen ekoizpen-lerroa bisitatu du. Bertan, "Pandemiaren urtebeteko Memoria" eman du ezagutzera. Bertan, pandemia aldi horren ikuspegi integrala eta balantzea jasotzen dira.