Lehendakariak Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua bisitatu du, Errenterian

Published: March 3, 2021, 11:01 a.m.

Mila ikasle baino gehiago ari dira Don Bosco LHII-k eskaintzen dituen 16 heziketa-zikloetako bat ikasten, 2020-2021 ikasturtean Era berean, terapia genikoko medikamentuen fabrikazioaren eremuko Lanbide-espezializazioko Programa ere ematen du, Viralgen enpresarekin koordinatuta Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera, Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua bisitatu du gaur goizean, Errenterian. Zentroko zuzendaritza-taldearen eskutik, Lehendakariak eta sailburuak Don Boscoko instalazio nagusiak bisitatu dituzte; 60.000 metro koadro inguru ditu, abangoardiako Lanbide Heziketari eskainiak. Bertatik bertara ezagutu dituzte ikastetxearen heziketa-eskaintza zabalak dituen berezitasunak.