Lehendakariak baztertu egin du etxeko konfinamenduaren aukera, baina interakzio soziala oso kontrolatua izan behar dela azpimarratu du

Published: Jan. 18, 2021, 7:41 p.m.

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, Ser irratiko “La Ventana Euskadi” saioan. Bertan, Euskadiko gaurkotasun politiko eta soziala aztertu du, eta pandemiaren inguruan autonomia-erkidegoak bizi duen egoera errepasatu du.