Lehendakaria Euroeskualdearen Batzarreko buru izan da, sortu zeneko hamargarren urteurrenean

Published: March 16, 2021, 4:03 p.m.

Bileran 2020ko balantzea eta aurrekontu-orientabideak aurkeztu dira, eta pandemiaren ondorioak aztertu dira; gainera, 2021-2027 Euroeskualdeko Plan Estrategikoa ere landu da. Pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, Euroeskualdeko jardueren 2020ko balantzea positiboa izan da Iñigo Urkullu lehendakaria Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea 2021ean egin duen urteko lehen biltzarreko buru izan da gaur arratsaldean, bere sorreraren hamargarren urteurrenean, hain zuzen. Bileran izan dira, halaber, Maria Chivite Nafarroako presidentea eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea, bakoitza bere ordezkaritzaren buru dela. Bilera telematikoki egin da, Gasteiz, Iruña, Bordele eta Hendaiaren arteko konexioekin.