Langabezia % 1,15 igo da urtarrilean, eta langabeak 130.730 dira Euskadin.

Published: Feb. 2, 2021, 8 a.m.

Lana bilatzen ari diren baina aurkitzen ez duten pertsonen kopurua 130.730ekoa zen Euskadin urtarrilaren amaieran, abenduan baino % 1,15 eta 1.490 pertsona gehiago, LANBIDEn erregistratutako datuen arabera; afiliazioa, berriz, 8.248 pertsonatan jaitsi da, Gizarte Segurantzaren datuen arabera.