Lan eta Enplegu Sailak martxoaren 3ko biktimak gogorarazi ditu lore eskaintza batekin

Published: March 3, 2021, 12:39 p.m.

Lan eta Lan Enplegu Sailak gogora ekarri ditu 1976ko martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko elizan euren lan eskubideak defendatzen hil zituzten langileak. Idoia Mendia lehendakariordea Zaramaga auzoko biktimak gogoratzen dituen monolitoan izan da, eta lore-eskaintza egin du Elena Perez Barredo Lan sailburuordeak eta Alfonso Gurpegui Enplegu sailburuordeak lagunduta.