Josu Erkoreka: "Aizarnazabalgo krimenaren ikerketan atxilotutako bi pertsonak epailearen esku geratuko dira gaur"

Published: Jan. 15, 2021, 9:28 a.m.

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Aizarnazabalgo krimenaren ikerketan atxilotutako bi pertsonak epailearen esku geratuko dira gaur. Gainera, ikerketa zabalik dagoela eta sumarioa sekretupean dagoela esan du, eta, beraz, Ertzaintzak eta epaitegiak euren lana egin arte itxaron beharko dela gaineratu du.