Jokin Bildarratz sailburuari elkarrizketa Radio Vitorian

Published: Jan. 19, 2021, 11:37 a.m.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Radio Vitorian elkarrizketatu dute gaur goizean, eta hezkuntzari zein berak zuzentzen duen sailari buruzko hainbat gai jorratu ditu bertan. Sailburuak gogorarazi duenez, ikasturtearen hasieran Covid-19k eraginda ziurgabetasun handia izan bazen ere, lehen hiruhilekoan zehar honek ikasgeletan izan zuen eragina egonkortu egin zen, hezkuntzako profesionalen eta familien lan handiari esker; Bildarratzen hitzetan, familiek egunero-egunero helarazten dute hezkuntza-jarduera presentzialari eustearen garrantzia. Gaur egun, Euskadiko ikastetxeetan pandemiak itxitako ikasgela gutxi batzuk daude (55 ikasgela urtarrilaren 19an), baina Saila jakitu da kopuruak gora egin dezakeela, ikasgelak gizarte osoan gertatzen ari denaren isla baitira.