Javier Hurtado: “Digitalizazioa eskura edukitzea indartzeko helburuarekin lan egiten ari gara, baina hiri-ekonomian merkataritzak duen funtsezko rol soziala ahaztu gabe”.

Published: Jan. 14, 2021, 7:06 p.m.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, gaur, Bilboko Merkataritza Ganberak antolatu eta, besteak beste, Sailak babesten duen Retail Digital Sarien banaketa-ekitaldian hartu du parte. Bizkaiko merkataritza-sektorearen gaitasun digitalen garapena saritzeko ekitaldian, Sailburuak helburu hauek azpimarratu ditu: digitalizazioa eskuragarriago edukitzeko helburua, euskal merkataritza indartsuagoa, sendoagoa eta lehiakorragoa babestuz; eta, pandemia honetan murgilduta, erresistentzia-fase honetan negozioen jarduera eta enpleguari eusteko lanean jarraitzeko helburua.