Hezkuntza Sailaren eta EUDELen arteko akordioa, ikastetxeetako garbiketa lanak finantzatzeko

Published: Jan. 25, 2021, 1:48 p.m.

Hezkuntza Sailak 2,5 milioi euroko ezohiko funtsa sortu du, udalek Covid-19k ikastetxeetan eragindako garbiketa-gastu gehigarriei aurre egin diezaieten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen instalazioen titular diren 170 udalei zuzendua da laguntza Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuarekin bilera izan du gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Batzarrean, Hezkuntza Sailak sortu duen 2,5 milioi euroko aparteko funtsaren inguruko akordio instituzionala zehaztu dute bi arduradunek. Funts honen  xedea, EAEko udalak ikastetxeetan Covid-19ri aurre egiteko izaten ari diren garbiketa-gastu gehigarria ordaintzea da.