Gotzone Sagardui: "Ikusiko dugu joan den astean ikusten hasi zen joera-aldaketa baieztatzen den; hala ere, egoera zaila da"

Published: Feb. 8, 2021, 9:47 a.m.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Vitoria irratiko “Gaur Actualidad” saioan. Bertan, joan den astean ikusten hasi zen joera-aldaketaren aurrean, esan du ikusi beharko dela joera hori berresten den eta ospitaleratze kopuruak ere behera egiten duen. "Hala ere, egoera zaila da", gaineratu du. Sagarduiren hitzetan, ZIUen okupazioa altua da, baina Osakidetzak erreakzionatzeko gaitasuna du.