Gobernu Kontseiluaren adierazpena, martxoaren 8a dela eta

Published: March 2, 2021, 12:19 p.m.

Datorren astelehena, martxoaren 8a, "Emakumeen Nazioarteko Eguna" da, aldarrikapenerako eguna; izan ere, aurrerapenak aurrerapen, mundu osoko emakumeek egiturazko desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute, eta desberdintasun horrek hainbat adierazpen ditu, hala nola, soldata-arrakala, botere eta erabaki-eremuetara iristeko zailtasunak, emakumeen aurkako indarkeria edo zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua.