Garamendik transferentziekin “zorrotzak” izango direla ohartarazi dio Espainiako Gobernuari

Published: March 18, 2021, 2:05 p.m.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak azaldu du hainbat transferentzia daudela aurreratuta, besteak beste, Espetxeena, baina garrantzitsuena eskualdaketak ondo ixtea dela, egutegiko “epeak betetzea baino gehiago”. Enplegu publikoaren behin-behinekotasunari irtenbidea bilatzeko apustua berretsi du eta gai hori “Iceta ministroaren agendan” jarri dutela ziurtatu du. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio oso garrantzitsua dela transferitzeke dauden eta bi aldeek adostutako egutegian jasota dauden gaien transferentziak ixtea. Olatz Garamendik esan du “zorrotzak” izango direla erreklamazio horretan eta gaineratu du transferentziak gauzatzen ez diren bitartean ezin dela egoera berri batez hitz egin. Bere ustez, hori “transferentziak Euskadiren esku daudenean baino ez da gertatuko”.