Garamendik Brexit-ari buruzko Europako akordioa begi onez hartu du, baina pertsonen mugikortasunean eta merkantzien joan-etorrian sor daitezkeen arazoez ohartarazi du

Published: Dec. 29, 2020, 6:22 p.m.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak Europako Batasunarekin lotutako Gaietarako Konferentziaren (CARUE) osoko bilkuraren bideokonferentziaz egindako bileran parte hartu du, Darias ministroarekin eta autonomia guztietako ordezkariekin batera  Olatz Garamendik Dariasi eskatu dio Euskadik parte-hartze handiagoa izan dezala Europako Kontseiluaren foroetan, eskumen esklusiboko gaiak direnean Olatz Garamendi Landa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza eta lankidetza akordioa txalotu du, baina, halere, pertsonen mugikortasunean eta merkantzien eta zerbitzuen joan-etorrian sor daitezkeen arazoez ohartarazi du.