Eusko Label esneaz egindako gaztak sortu dira, Euskadiko esne sektorearen lehiakortasuna handitzeko

Published: Dec. 21, 2020, 6:24 p.m.

Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria eta Auntzai izeneko gaztak Eusko Label egiaztagiria duen behi, ardi eta ahuntz esneaz eginak dira, eta gure baserrietako antzinako gaztagintza berreskuratu nahi dute Euskal Gaztak proiektuak agerian jartzen du egungo testuinguruan zein garrantzitsua den Euskadiko elikagaiak eta edariak identifikatzeko politika sustatzen jarraitzea, marka publiko eta ofizialen bitartez Euskal Gaztak proiektuaren esparruan egindako gaztak Euskadiko gaztagintzaren eskaintza indartzera datoz, hau da, kalitate eta jatorri ziurtatutako Idiazabal Jatorri Deiturak babestutako gazten eskaintza Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta HAZIk, Euskadiko gaztaginen ordezkaritza batekin batera, Eusko Label ziurtagiria duen behi, ardi eta ahuntz esneaz egindako sei barietate berriak aurkeztu dituzte, Arabako IZORIA ustiategian.