Eusko Jaurlaritzaren Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen programak lortu du 38 erakunderen erosketen % 46 berdetzea, eta mundu-mailako saria jaso du

Published: Jan. 29, 2021, 10:49 a.m.

Ameriketako Estatu Batuetako Erosketa Jasangarriko Lidergo Kontseiluak (Sustainable Purchasing Leadership Council-SPLC) Eusko Jaurlaritza aintzatetsi du, eremu horretako administrazio onena bezala Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu duenez, “sariak nabarmendu egiten du Euskadiko administrazio publiko osoak erosketak ingurumen-irizpideei jarraikiz egiteko 15 urte baino gehiagoko lanaren balioa” Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Berdearen programa aintzatetsi dute “2020rako Erosketa Jasangarrietako Lidergoaren Sarien” sari nagusietako batekin; sariak Ameriketako Estatu Batuetako Erosketa Jasangarriko Lidergo Kontseiluak (Sustainable Purchasing Leadership Council-SPLC) ematen ditu. Eusko Jaurlaritza onena da administrazio publikoaren kategorian, erakunde horren irizpenaren arabera, zeinak beste eremu batzuetan saritu baititu, besteak beste, Yaleko Unibertsitatearen lana, Munduko Bankuarena edo Hilton hotelen katearena.