Eusko Jaurlaritzak Txingudiko San Lorentzo aintzira handituko du eta espazio naturalen konektagarritasuna hobetuko du

Published: Feb. 13, 2021, 12:25 p.m.

Marearteko eremuekin lotutako padura-ekosistemak lehengoratu nahi dituen ingurumen-jarduketak 2,5 M €-ko aurrekontua du, lanak 2021eko bigarren seihilekorako hastea eta 9 hilabeteko egikaritze-epea izatea aurreikusten da Arantxa Tapia sailburua buru dela bildu da Txingudiko Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordea, eta bertan eman du ingurune hori lehengora dadin bultzatzeko Next Generation funtsetarako aurkeztutako ekimenaren berri Eusko Jaurlaritzak San Lorentzo aintzira handituko du eta Txingudi badiaren ingurunean dauden espazio naturalen konektagarritasuna hobetuko du. Proiektu horrek 2,5 M €-ko aurrekontua izango du eta 9 hilabeteko egikaritze-epea. Obrak aurtengo bigarren seihilekoan hastea aurreikusten da. Jarduketa-esparrua Txingudiko paduretan dago, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren hego-mendebaldeko eremuan, Irun eta Hondarribia udalerrien artean.