Eusko Jaurlaritzak, maiatzean, programa berri bat aktibatuko du, 100 milioi eurorekin, udalak Jasangarritasun energetikoaren Legera egokitzeko

Published: March 1, 2021, 11:31 a.m.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Eudelekin elkarlanean aritzeko beste mekanismo bat jarri du martxan suspertze ekonomikoa eta trantsizio energetikoa toki-erakundeen eskutik ere bultzatzeko Maiatzean, informazio-saio batzuk antolatuko dira udalekin, udalerrietan eragin zuzena duten ekimen guztiak zehaztuz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko arduradun nagusiekin informazio-bilera egin dute. Bertan, bi erakundeek konpromisoa hartu dute haien arteko harremanak areagotzeko eta Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren, trantsizio energetikoaren eta ingurumenaren arloan dituen politikak euskal udalerri guztietara zuzenean iritsiko direla bermatzeko.