Eusko Jaurlaritzak errespetatu egiten du, baina ez dator bat gaur EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpenarekin

Published: Feb. 9, 2021, 5:45 p.m.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza-establezimenduak, gune gorrian egon arren, kautelaz berriro irekitzera behartzen duen erabakia baloratu du.