Eusko Jaurlaritzak Astrazenecarekiko lasaitasun mezua berretsi du eta Euskadin txertaketa kanpainak aurrera jarraitzen duela adierazi du

Published: March 16, 2021, 12:03 p.m.

Osasun sailburuak berriro helarazi die lasaitasun-mezua euskal herritarrei; izan ere, AstraZenecak emandako 52.760 dosietatik, ez da hauteman bigarren mailako ondorio larririk. Astrazenecaren txertaketa geldiarazteko erabakia zuhurtziaren eta prebentzioaren printzipioetan oinarrituta dago. 1580 hitzordu bertan behera utzi dituzte, eta AstraZenecaren 24.000 dosi inguru emateko plangintza bertan behera geratu da.