Eusko Jaurlaritzak 180 milioi euroko plan berezia jarri du abian behar handieneko eremuetarako

Published: March 10, 2021, 4 p.m.

Berpiztu programaren bidez 22.833 lanpostu sortuko dira aurten Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 180 milioi eurotik gorako plan berezi bat abian jarri duela, behar handieneko eskualdeak edo lehentasunez jarduteko eremuak suspertzeko. Idoia Mendia, Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek parte hartu dute Bezpiztu programaren Zuzendaritza Kontseiluan. Bada, kontseilu horretan ere iragarri da aurten, Berpizturen bidez, 22.000 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusita dagoela.