Eusko Jaurlaritza enpresa-elkarteekin EUSKADI NEXT 2021-2026 Plana lantzen ari da, Herrialdea eraldatuko duten proiektuak finantzatzea helburu duten Europako funtsak lortzeko

Published: Dec. 23, 2020, 11:22 a.m.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatu du eta enpresa-elkarteei zuzenduta egon da, EAEko azken ETEari ere horren berri emateko eta zeregin horretan konpromisoz eta elkarrekikotasunez laguntzeko Tapia: “Gure baliabideak mugatuak dira, baina baditugu mekanismoak eta programak aztertzeko nola babestu behar ditugun benetan eraldatzaileak eta bideragarriak diren proiektuak, elkarlanean oinarritutakoak eta interes orokorrekoak badira” Azpiazu: “Helburua da Europak aurretik ezarri duen estrategiarekin lotzeko ardatzak errealismoz identifikatzea eta ahalik eta baliabide gehien gureganatzen saiatzea, hautaketa eta plangintza egokia eginda” Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Next Generation EU funtsen inguruan Eusko Jaurlaritzak antolatutako lan-jardunaldia ireki dute gaur goizean.