Euskadik COVID-19aren aurkako lehen txertoak jaso ditu

Published: Dec. 27, 2020, 10:22 a.m.

Osasuneko sailburua txertoen harreran izan da eta pandemiaren aurkako bide berri bati ekin diogula adierazi du COVID-19 txertoaren lehen dosiak, Pfizerrek eta Biontech-ek garatutakoak, gaur goizean iritsi dira Euskadira, Guadalajaratik. Txagorritxu – Arabako Unibertsitate Ospitalean jaso dira, goizeko 10etan, eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak sinatu du harrera.