Euskadik areagotu egin ditu covid-19aren aurkako txertaketa-puntuak eta 117 ditu orain

Published: March 5, 2021, 9:34 a.m.

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran jakinarazi duenez, Osakidetzak handitu egin du txertaketa-puntuen sarea, eta, guztira, 117 ditu. Gainera jakinarazi du Euskadik jarraitzen duela biztanleriaren immunitatea lortzeko estrategiarekin eta, horretarako, prozesu osoa betetzen ari dela, alegia, bigarren dosia bermatzen ari dela.