Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dituzte kontrolak San Jose zubian Euskaditik irteteko eta Euskadira sartzeko desplazamenduak eragozteko

Published: March 18, 2021, 10:50 a.m.

Debekatuta dago bigarren etxebizitzetara joateko edo aisialdi-jarduerak egiteko mugikortasuna Ertzaintzak eta beste autonomia-erkidego batzuekin muga egiten duten herrietako udaltzaingoek jarraitu egingo dute Euskadiko errepideak zaintzen eta kontrolatzen, pandemiaren hedapena geldiarazteko indarrean dagoen alarma-egoerari erantzunez, EAEko lurraldeko pertsonen sarrera-irteeretako ezarritako murrizketak betearazteko.