Ertzaintzak Araban espoliazio arkeologikoan ari zen talde kriminal bat desegin du eta 20.000 aztarna baino gehiago atzeman ditu

Published: Dec. 25, 2020, 11:22 a.m.

Pertsona bat atxilotu dute eta beste hiru ikerketapean geratu dira Araban eta Nafarroan   Ertzaintzak, Euskadiko Kultura Ondarearen espoliazio arkeologikoaren aurka burututako operazio baten esparruan, legez kanpo eskuratutako 20.000 pieza baino gehiago berreskuratu ditu, eta agintari judizialaren esku atxilotu bat eta hiru ikertu utzi ditu, nagusiki Araban, baina baita mugako beste lurralde batzuetan ere, hala nola, Nafarroan edo Kantabrian, kobazuloak eta aztarnategiak espoliatzen aritzen zen talde kriminal bateko kideak izateagatik.  Atzemandako material guztiak, silexezko hainbat eta hainbat elementu eta erreminta, hezur-hondarrak, zeramika eta metal zatiak, Arabako Arkeologia Museora eraman dituzte bertan katalogatu eta aztertu ditzaten.